Mendi irteera 2016/02/21 ARBIL

Kaixo lagun mendizale!!

Otsailak 21rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: ARBIL.

Luzera:+/- 9Km

Desnibela: +/- 480 m

Irteera: Tren geltokian.9:20tako Debarako trena.

 

Oraingoan ez gara urrutira joango.Deba eta Itziarko lurretan ibiliko gara.

9:20ko trena hartu eta Debara joango gara. Handik ,Arriola auzoan barrena, Arbil mendira igoko gara. Buelta berriz, Itziar aldetik burutuko dugu.

 

 

Eguraldiak lagun,  igande goiza pasa eder bat burutzeko aukera ederra.

Aurreko bi irteerak nahiko lauak izan baziren, honek aldapa gehiago du eta luzetxoa
goa da.

Dana dala, 6-7 urtetik  aurrerako  haurrentzako tamainako mendi buelta bat  da.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.


Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!


Elgoibarko Herri Eskolako DIGITALIZAZIO Esperientzia

Bideo berri bat igo dugu:

Asier Garate IKT arduraduna eta Koldo Etxebarria IKT aholkulariak aurkezten dute ELGOIBAR Herri Eskolako esperientzia. Lehen Hezkuntzako I ikastetxeko DIGITALIZAZIO Esperientzia


Ate ireki eguna 2016/01/30

ATE IREKIAK 2016Datorren larunbatean, urtarrilak 30, eskolako Ate Ireki eguna ospatuko dugu eta urtero bezala antolatutako jardueretan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Parkeko eskola txikia (HH5) ere zabalik egongo da eguerdiko 13:00ak arte.

EGITARAUA:

11:00etan: gelak ireki eta tailerren hasiera

13:00etan: tailerrak bukatu eta gelen itxiera

13:15ean: dantza herrikoiak patioan

HHko ikasleentzat bazkaria (Atxutxiamaika)

16:00etan: disko-festa

18:00etan: jaiaren amaiera

Elkarrekin egun ederra pasako dugulakoan, larunbatera arte.


Mendi irteera 2016/01/31 Besaide

Kaixo lagun mendizale!!

Urtarrilak 31rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Besaide.

Autoz Arrasateko Udala auzora  joango  gara. Handik, Udalatx mediaren magaletatik barrena; Gipuzkoa, Araba eta  Bizkaia batzen dituen puntora helduko gara. Besaidera.

Besaiden Anboto, Durangalde eta Debagoieneko  bista zoragarrietaz gozatzeko aukera izango dugu. Anbotoko Mariren parajeak parez pare aurkituko ditugu.

Indarrak indar berritu ondoren, atzera beste bide batetik Udalara itzuliko gara.

Bazkaltzeko ordurako Elgoibarren buelta izan gara.

EGUNA: Urtarrila31, igandea.
TOKIA: BESAIDE(564m) Arrasate.
IRTEERA: 9:30ean Mintxetako aparkalekuan.

LUZERA: +/- 8Km
DESNIBELA: 200 m.

 

Ez da ibilbide zaila. Edozein adinerako egokia.

Goiz pasa eder bat pasatzeko aukera paregabea.

http://www.baserrisarea.com/eskualdean-kontsumitzeko/7715/112-pr-gi-96-udala-besaide

 Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan  eman beharko dute izena ohiko dan bezela.


Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!


Mendi irteera Ziardamendi. Abenduak 13.

Kaixo lagun mendizale!!

Abenduak hamairurako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Ziardamendi.

Oraingoan ez gara urrutira joango. Elgoibarren bertan burutuko dugu mendi irteera.

Ziardamendi historia haundiko mendia den arren, nahiko ezezaguna da elgoibartar gehienontzat.

Autoz San Migeleko frontoira joango gara. Handik,  lasai lasai Ziardamendi igoko dugu.

Ez da aldapa haundiko mendi buelta. Hasera batetan baserri artean ibiliko gara. Gero,  pinarian barrena tontorrerantz joango gara.

Paraje hauek guda leku izan ziren  guda zibilean . Beheranzkoan, garai haiek gogoratuko dizkiguten  aztarnak aurkituko ditugu.

Ez da buelta zaila , denonontzat egokia .

Beraz, mendiaz gozatuz igande goiz eder bat pasa nahi baduzue, animatu.

San Migelen aparkalekuak mugatuak dira. Ahal  den auto gutxien eramatea komeni da.  Autoak partekatu mesedez.

Luzera:+/- 7Km

Desnibela: +/- 150 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!


Elikagai bilketa kanpaina / Campaña de recogida de alimentos

Kalamua Guraso Elkarteak, aurten ere parte hartuko du Elikagai Bilketa Kanpainan.IMG-20151128-WA0021

Elgoibarko Gizarteratze Mahaiak osatzen dugun elkarteak egiten du elikagai bilketarako

deialdia. Eta joan zen urtean, lehendabizikoz haurrekin parte hartzeko eskaera jaso zen.

Eskaera hori Kalamua Guraso Elkarteak egin zuen. Egin eta ekin. Gure seme-alabak

eskutik hartuta elikagai kanpaina bilketan hartu genuen parte.

Kalamua Guraso Elkartearen helburuen artean, baloreak sustatu eta lantzea dago eta

elkartasuna berezikoa da. Gure seme-alabek, eskolako ikasleek, herrian dauden behar
IMG_20151127_165645
desberdineko egoerak ezagutu ditzaten, primerako ekimena da hau. Beraien bizitzako

ordu batzuk, gurasoekin bat, behar duten pertsonentzako elikagaiak jasotzea, ikusiz nola

herriko hainbatek daukatenetik zerbait, behar dutenei eskeintzen dien.

Mundu hobeago bat eraiki daitekeela txikitatik erakutsiz. Aurten ere, azaroak 27 eta 28an

herriko hainbat dendetan egon gera Kalamuako familiak bolondres lanetan.

________________________________________________________
KALAMUA participará de la Campaña de Recogida de Alimentos.

La mesa de integración social de Elgoibar, de la que Kalamua es parte, ha hecho un

llamamiento para la recogida masiva de alimentos, para los más desfavorecidos. El año

pasado, dicha mesa tuvo una petición muy especial, la de participar con niños y niñas

en dicha recogida de alimentos, petición realizada por Kalamu. Dicho y hecho, allí
IMG-20151127-WA0007
estuvimos junto con nuestros hijos e hijas participando como voluntarios y voluntarias.

La Educación en Valores, otro pilar importante para nuestra asociación. El valor de la

solidaridad es vital y para dar ejemplo este año también hemos participado en la

campaña de recogida de alimentos de la mano de nuestros hijos e hijas. Unas horas que

han dedicado a ayudar a los demás, a ser conscientes de las diferentes realidades que

hay en nuestro pueblo y de paso, a ver cómo mucha gente da un poco de lo que tiene a

los demás.

Aprendiendo desde pequeños a ser solidarios, creando un mundo mejor.  IMG_20151127_180035


Mendi irteera Hiruerreketa. Deba ibaiaren iturburua. Azaroak 15

Kaixo lagun mendizale!!

Azaroak hamabosterako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Gatzagatik Hiruerreketara. Deba ibaiaren iturburura.

Autoz Gatzagaraino joango gara. Handik, Gatzaren Museo ondotik Arlaban gainera igoko gara pago eta gaztainondo artean. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egingo ditugu.

Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango dugu Deba ibaiaren iturbururaino.

Ibilbide zirkularra da.  Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jeitsiera Dorletako santutegi aldetik burutuko da.

Ez da ibilbide zaila eta pagadi eta gaztainondo basoek udazkenean duten kolore xarmaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Animatu.

http://www.turismodebagoiena.com/eu/ibilbide-motzak/leintz-gatzaga-pr-gi-37

 

Luzera:+/- 8,5Km

Desnibela: +/- 275 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.


Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!

 

MORKAIKO ME