Mendi irteera 2016/03/13 Aloña

Kaixo lagun mendizale!!

Martxoak  hamahirurako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Arantzazutik Aloñara

Luzera:+/- 8,5Km

Desnibela: +/- 575 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Autoz Arantzazura joango gara. Handik, Duru aldera joko dugu. Duru gainean,  Urbiara doan pista utzi eta Aloña gainera joko dugu.

Bide gehiena pista baten barrena da, baina elurra dagoenez, elur artean helduko gara Aloñako kurutzera.

Oraingoa ez da ibilibide zirkularra.

Negua heldu zaigu eta gure mendi tontorrak elurtuta daude. Aloñatik bista paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu.

Eguraldi eta elur kantitatearen arabera ibilbideak aldaketak eduki ditzazke. Elur gehiegi dagoela iruditzen bazaigu, Arantzazun zehar ibilbide zirkular bat burutuko dugu.

Eguraldia zeharo kaskartuz gero, hemen inguruan beste ibilbideran bat egingo dugu.

Desnibeltxoa duen arren, eguraldi onarekin ibilbidea ez da zaila . Danontzako egokia. Baina elurra dagoela kontuan  hartu behar da.

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=1683992

 Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.

 

Animatu zaitezte!!

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s