Mendi irteera 2016/01/31 Besaide

Kaixo lagun mendizale!!

Urtarrilak 31rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Besaide.

Autoz Arrasateko Udala auzora  joango  gara. Handik, Udalatx mediaren magaletatik barrena; Gipuzkoa, Araba eta  Bizkaia batzen dituen puntora helduko gara. Besaidera.

Besaiden Anboto, Durangalde eta Debagoieneko  bista zoragarrietaz gozatzeko aukera izango dugu. Anbotoko Mariren parajeak parez pare aurkituko ditugu.

Indarrak indar berritu ondoren, atzera beste bide batetik Udalara itzuliko gara.

Bazkaltzeko ordurako Elgoibarren buelta izan gara.

EGUNA: Urtarrila31, igandea.
TOKIA: BESAIDE(564m) Arrasate.
IRTEERA: 9:30ean Mintxetako aparkalekuan.

LUZERA: +/- 8Km
DESNIBELA: 200 m.

 

Ez da ibilbide zaila. Edozein adinerako egokia.

Goiz pasa eder bat pasatzeko aukera paregabea.

http://www.baserrisarea.com/eskualdean-kontsumitzeko/7715/112-pr-gi-96-udala-besaide

 Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan  eman beharko dute izena ohiko dan bezela.


Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s