Mendi irteera Ziardamendi. Abenduak 13.

Kaixo lagun mendizale!!

Abenduak hamairurako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Ziardamendi.

Oraingoan ez gara urrutira joango. Elgoibarren bertan burutuko dugu mendi irteera.

Ziardamendi historia haundiko mendia den arren, nahiko ezezaguna da elgoibartar gehienontzat.

Autoz San Migeleko frontoira joango gara. Handik,  lasai lasai Ziardamendi igoko dugu.

Ez da aldapa haundiko mendi buelta. Hasera batetan baserri artean ibiliko gara. Gero,  pinarian barrena tontorrerantz joango gara.

Paraje hauek guda leku izan ziren  guda zibilean . Beheranzkoan, garai haiek gogoratuko dizkiguten  aztarnak aurkituko ditugu.

Ez da buelta zaila , denonontzat egokia .

Beraz, mendiaz gozatuz igande goiz eder bat pasa nahi baduzue, animatu.

San Migelen aparkalekuak mugatuak dira. Ahal  den auto gutxien eramatea komeni da.  Autoak partekatu mesedez.

Luzera:+/- 7Km

Desnibela: +/- 150 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.
Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s