Mendi irteera Hiruerreketa. Deba ibaiaren iturburua. Azaroak 15

Kaixo lagun mendizale!!

Azaroak hamabosterako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Gatzagatik Hiruerreketara. Deba ibaiaren iturburura.

Autoz Gatzagaraino joango gara. Handik, Gatzaren Museo ondotik Arlaban gainera igoko gara pago eta gaztainondo artean. Eguneko aldapa nagusiak hasieran egingo ditugu.

Behin gaina hartuta, bide lasai eta lau samarra izango dugu Deba ibaiaren iturbururaino.

Ibilbide zirkularra da.  Deba ibaiaren iturburu ondotik pasa ondoren, jeitsiera Dorletako santutegi aldetik burutuko da.

Ez da ibilbide zaila eta pagadi eta gaztainondo basoek udazkenean duten kolore xarmaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu.

Animatu.

http://www.turismodebagoiena.com/eu/ibilbide-motzak/leintz-gatzaga-pr-gi-37

 

Luzera:+/- 8,5Km

Desnibela: +/- 275 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan edo Ikastolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.


Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!

 

MORKAIKO ME

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s