Elgoibarko Herri Eskolak eta Kalamua Guraso Elkarteak hartu dugu datorren urteko Euskal Eskola Publikoaren festaren lekukoa

10438349_533780056747869_6559833747922036888_nBideoa ere dauka

Gaur 2014ko ekainaren 1an Balmasedan ospatu den Euskal Eskola Publikoaren festaren ostean, Elgoibarko Herri Eskolak eta Kalamua Guraso Elkarteak hartu dugu datorren urteko festaren lekukoa.

Gure eskolaz arro sentitzen gara, ikasle, irakasle eta gurasoen artean makina bat muga gainditu eta erronka guztiei aurre egiten diegulako, elkarri lagunduz, elkarrekin bideak zabalduz. Gure eskola altxorra da guretzat, eta altxor hori partekatzeko asmoz, Euskal Eskola Publikoaren festa antolatuko dugu 2015eko ekainean Elgoibarren.

Aldarria, GUSTATZEN JATA, GUSTATZEN JAKU, Euskal Eskola Publikoa.

GUSTATZEN JAKU gure eskola irekia delako, GUSTATZEN JAKU gure eskola bakoitzari bere aukera ematen zaiolako, GUSTATZEN JAKU gure eskola koloretsua delako eta GUSTATZEN JAKU batez ere euskara erakutsi, euskaraz irakatsi eta euskara maitatzen ere erakusten duelako.

Gure aldarriarekin batera, JATA erlea eta JAKU erletxoak ageri dira, erleak ekosistemarentzat bezain garrantzisuak direlako hezkuntza eta gure eskola gizarte honentzat. Baita taldean bizi eta ikastea gustatzen jakulako ere.

Jaku

Izango duzue aurrerantzean JATAren eta JAKUen berri.

Datorren urteko ekainean, beraz, Euskal Eskola Publikoaren Festa antolatuko dugu Elgoibarren. Guztiok zaudete gonbidatuta.

Barren aldizkarian

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s