“Gu baino lehenago Euskal Eskola Publikoaren alde apustua egin zuten gurasoek hasitako bideari jarraipena emango diogu”

Urteak joan, urteak etorri… jendearen joan-etorriak.

Batzuk irten, beste batzuk sartu… Txutxo, Ibarzabal, Jon, Amaia, Mariapi, Andrea… Eskerrik

asko guztioi!

Orain geure txanda da… Ni izendatu naute taldeko lehendakari… Herri Eskolako Kalamua Guraso

Elkarteko lehendakaria; hau da erronka!

Talde bikaina osatzen dugu, anizkoitza, pentsakera ezberdinekoak baina helburu berdin batekin.

Ilusioz beteak, lan egiteko irrikaz.

Gure seme-alaben hezkuntzaren alde,

gure eskolako familien alde,

eskola euskaldun baten alde,

eskola anizkoitz eta aberats baten alde,

geurea, herrikoa, denona den eskolaren alde,

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE!

Betekizun asko ditugu, bai, baina lehenengoa zuoi, guztioi, sekretutxo bat kontatzea da:

Guk altxor baliotsu bat ezagutzen dugu.

Elgoibar herriak bere baitan duen baina ohartzen ez den altxor bat.

Urteak pasa ahala, balioa handituz doakion altxor handi bat.

Eguneroko bizitzan present izan behar ditugun baloreak (besteekiko errespetua, denontzako aukera berdinak, euskararen garrantzia…) bultzatzen dituen altxorra.

Euskara eta euskal kultura maite dituen altxor distiratsu bat.

Hura osatzen dugun guztiak baloratzen eta maite gaituen altxor bat.

Altxor honek badu izen bat, noski.

Izen aproposa, izan ere.

ALTXORRA, HERRI ESKOLA DA!

Geure eskola ezagutzen ez den altxorra da. Gure helburuetako bat altxor honen balioa herritarrei ikusaraztea izango da.”

Advertisements


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s