Mendi irteera 2016/09/25

kalbario


ELGOIBAR BI ERROBERATAN 2016

kartel-bi-erroberatan-2016


Mendi irteera 2016/04/24. Ernio

Ernio


GIZARTERATZE MAHAITIK ANTOLATUTAKO HITZALDIA

Aurreko Apirilaren 13an, Kalamua partaide den Gizarteratza mahaiak antolatutako hgizartreatzeko mahaiaimageitzaldia egon zen Kultur Etxean.

 

Izenburua: GIZARTE ZERBITZUEN EUSKAL SISTEMARI BEGIRADA BAT.

 

Osos pozik esan dezakegu hitzaldia oso arrakastatsua izan zela, hitzaldi gela beteta egon baizen.


Mendi irteera 2016/03/13 Aloña

Kaixo lagun mendizale!!

Martxoak  hamahirurako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: Arantzazutik Aloñara

Luzera:+/- 8,5Km

Desnibela: +/- 575 m

Irteera: 9:30etan Mintxetako parkinean

Autoz Arantzazura joango gara. Handik, Duru aldera joko dugu. Duru gainean,  Urbiara doan pista utzi eta Aloña gainera joko dugu.

Bide gehiena pista baten barrena da, baina elurra dagoenez, elur artean helduko gara Aloñako kurutzera.

Oraingoa ez da ibilibide zirkularra.

Negua heldu zaigu eta gure mendi tontorrak elurtuta daude. Aloñatik bista paregabeaz gozatzeko aukera izango dugu.

Eguraldi eta elur kantitatearen arabera ibilbideak aldaketak eduki ditzazke. Elur gehiegi dagoela iruditzen bazaigu, Arantzazun zehar ibilbide zirkular bat burutuko dugu.

Eguraldia zeharo kaskartuz gero, hemen inguruan beste ibilbideran bat egingo dugu.

Desnibeltxoa duen arren, eguraldi onarekin ibilbidea ez da zaila . Danontzako egokia. Baina elurra dagoela kontuan  hartu behar da.

http://es.wikiloc.com/wikiloc/view.do?id=1683992

 Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.

 

Animatu zaitezte!!


ELGOIBARKO GIZARTERATZE MAHAIA / LA MESA POR LA INCLUSION SOCIAL

ELGOIBARKO GIZARTERATZE MAHAIA

Elgoibarko Gizarteratzearen aldeko Mahaia 2014an soElgoibarko Mahaiartu zen erakundea da eta administrazio edo erakunde publikoek, hirugarren sektoreko erakundeek eta gizarte-mugimenduek osatzen dute gai horren inguruan toki mailan lan egiten duten eragile guztientzako topagunea, gogoetarako eremua eta elkarrekin lan egiteko gunea abian jartzeko asmoz.

Gaur egun Mahaia osatzen duten erakundeak honako hauek dira: Elgoibarko Udala (Gizarte Ongizate Saila eta Berdintasun eta Enplegu Saila), Lanbide, Zabaltzen-Sartu elkartea, Cáritas, Gurutze Gorria, Nagusilan, STOP Desahucios  Debabarrena, Gizarte-bazterkeriaren aurkako Plataforma eta Kalamua Guraso Elkartea.

Elgoibarko Gizarteratzearen aldeko Mahaiak toki mailako gizarte-bazterkeriari eta gizarteratzeari buruzko diagnostikoa prestatu du. Dokumentu horretan, kapitulutan banatuta, Mahaiko kideek identifikatu dituzten datuak, eskuragarri dauden baliabideak, eta ondorio eta erronka nagusiak biltzen dira. Horretarako, hainbat gairen inguruan eskuragarri dagoen informazioa erabili da: esku-hartze soziala, prestazio ekonomikoak, enplegua eta lan- munduratzea, etxebizitza, emakumea, adinekoak, mendekotasun-egoeran dauden pertsonak.

http://www.elgoibar.eus/index.php/udal-saiak/ongizate

_____________________________________________________________________________

LA MESA POR LA INCLUSION SOCIAL

La Mesa por la inclusión social de Elgoibar es un organismo creado en el 2014 y está formada por administraciones u organismos públicos, organizaciones del tercer sector y movimientos sociales con el objetivo de poner en marcha un espacio de encuentro, reflexión y trabajo conjunto para todos los agentes que trabajan a nivel local en torno a este tema.

Las organizaciones que forman la Mesa a día de hoy son los siguientes: Ayuntamiento de Elgoibar (Departamento de Bienestar Social y Departamento de Igualdad y Empleo), Lanbide, Asociación Zabaltzen-Sartu, Cáritas, Cruz Roja, Nagusilan, STOP Desahucios Debabarrena, Plataforma contra la exclusión social y Kalamua Guraso Elkartea.

La Mesa por la Inclusión Social de Elgoibar ha realizado su diagnóstico sobre la exclusión e inclusión social a nivel local. En este documento se recogen, ordenados en diferentes capítulos, los datos, los recursos existentes y las principales conclusiones y retos que han identificado las y los miembros de la Mesa a partir de la información de la que se dispone sobre cuestiones como intervención social, prestaciones económicas, empleo e inserción laboral, vivienda, mujer, personas mayores, personas en situación de dependencia e inmigración.

http://www.elgoibar.eus/index.php/es/departamentos/servicios-sociales


Mendi irteera 2016/02/21 ARBIL

Kaixo lagun mendizale!!

Otsailak 21rako Morkaikotik, Herri Eskola eta Ikastolako gurasoekin  elkarlanean antolatutako mendi irteera proposatzen dizuegu: ARBIL.

Luzera:+/- 9Km

Desnibela: +/- 480 m

Irteera: Tren geltokian.9:20tako Debarako trena.

 

Oraingoan ez gara urrutira joango.Deba eta Itziarko lurretan ibiliko gara.

9:20ko trena hartu eta Debara joango gara. Handik ,Arriola auzoan barrena, Arbil mendira igoko gara. Buelta berriz, Itziar aldetik burutuko dugu.

 

 

Eguraldiak lagun,  igande goiza pasa eder bat burutzeko aukera ederra.

Aurreko bi irteerak nahiko lauak izan baziren, honek aldapa gehiago du eta luzetxoa
goa da.

Dana dala, 6-7 urtetik  aurrerako  haurrentzako tamainako mendi buelta bat  da.

Irteera nagusi zein gaztetxoeri zuzenduta dago.  Umeak ezingo dira bakarrik etorri.  Gurasoren bat arduradun etorri behar da.  Izen ematea ez da beharrezkoa Morkaikon.  Baina haurrek, Herri Eskolan eman beharko dute izena ohiko dan bezela.


Eguraldiaren arabera irteerak aldetak izan ditzazke.

Animatu zaitezte!!